SAREA

Hasiera batean 1975ean jarritako sarea,  guztiz berritu zen 2019 eta 2020 artean, 2 milioi euro inguruko inbertsioa egin ondoren, bere isolamendu termikoa hobetuz, sentsore elektronikoak sartuz eta zuntz optikorako eta banaketa elektrikorako hodi espezifikoak gehituz. Horrek zerbitzuen kudeaketa automatizatzea errazten du eta etorkizun hurbilean zerbitzu berriak eskaintzea ahalbidetzen du.

Distribuzio sarean Urrengo zirkuituak aurki ditzakegu:

  • Sare nagusia, zentral termikotik azpizentraletara ur beroa banatzen duena.
  • Bigarren mailako kalefakzio sarea, azpizentraletatik portaletara kalefazioetarako ura banatzen duena.
  • Bigarren mailako UBS sarea (Ur Bero Sanitarioa), azpizentraletatik portaletara ur bero sanitarioa banatzen duena.

Banaketa sare nagusiaren zati haundi bat, auzoan zehar errepidearen azpitik doan galeria tekniko batetan lurperaturik aurkitzen da.

Azpizentral bakoitza, eraikinak ur beroz ornitzeko, hauekin konektatzen duten kalefazio eta UBSko bigarren mailako sareek parte bat lurperatuta dute eta beste bat atarietako forjatuetan zintzilik.

Guztira, bi sareen artean, lurperatutako 1.945 m eta zintzilikatutako 1.240 m dauzkagu, hau da, 3.185 m-ko hodieria.

 

Sare nagusia Bigarren sarea Subzentralak

 

 
 

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.