KOGENERAZIOA

Kogenerazioa energia-iturri primario berarekin (gas naturala, esaterako) energia elektriko eta termikoa aldi berean sortzea da. UR BEROAren kasuan, energia termikoa berogailura eta Ur Bero Sanitariora (UBS) bideratzen da. Sortutako energia elektrikoa sare elektrikoari saltzen zaio.

Kogenerazioaren alderdi positiboetako bat da CO2 igorpenak murrizten direla, eta UR BEROAren kasuan, guztira 1.214 tona Co2 izango lirateke urtean.

Proiektuaren faseak: Ur-Beroaren kogenerazio-proiekturako bideragarritasunaren azterketa egin zen. Azterketa horren % 75 Energiaren Euskal Erakundeak diruz lagundu zuen. Aztertutako inguru bakoitzeko ustiaketa-kostuak eta ezaugarri teknikoak aztertu ondoren, 1 Mw-ko motor bat hartzea erabaki zen. Azterketa ekonomiko-finantzarioa egin zen kooperatibak proiektu hori egiteko zituen aukerak aztertzeko.

Jarraian, kooperatibista guztiei aurkeztu zitzaien Batzarrean kogenerazio-instalazioaren proiektua egiteko proposamena. Kooperatibista gehienek babestu zuten proposamen hori. Ingeniaritza-enpresa ugariri eskaintzak eskatu zitzaizkien, eta azkenik, Giltza eskuan proiektua esleitu zen. Inbertsioaren kostua 1.321.000 €-koa izan da.

Kogenerazio-proiektuarekin batera, eragingarritasun energetikoarekin lotutako hainbat hobekuntza egiten dira UR BEROAren instalazioetan:

  • UBS metaketa.
  • Galdaretako beroa berreskuratzeko gailuak.
  • Eraztuna emari aldakorrarekin erregulatzea.