NORTZUK GARA

 

Paisaje

UR BEROA, S.COOP. Donostiako (Gipuzkoa) BIDEBIETA IIko bizilagunen komunitateak osatutako kooperatiba elkartea da; komunitateko ur beroaren eta berogailuaren zerbitzuak hornitzeko sortu zen. 1985ean sortu zen, eta bizilagunek kudeatzen dute kooperatiba.

Kooperatiban 584 bazkide dira, eta DISTRICT HEATING edo zentralizatutako berogailu-zerbitzu bidezko hornidura du. 1985ean, bizilagunek Zentrala erostea eta kooperatiba sortzea erabaki zuten.

Hasiera batean Zentralak FUEL OLIOArekin funtzionatzen zuen, eta erregai hori 2000. urtean gas naturalarekin ordezkatu zuten, instalazio guztietan erreforma egin ondoren.

Ingurumenarekin lotutako gaietan eta energia-eraginkortasunari dagokionez kooperatibisten artean sentsiblitate handiagoa ikusita, eta 2004an gasak izandako prezio-igoera etengabeak kontuan hartuta, 2007. urtean Zentralaren funtzionamendua hobetzeko alternatibak aztertzen hasi ziren.

2007ko maiatzean 661 Errege Dekretua argitaratu zen, eta horrren eraginez, aztertutako alternatiben artean Kogenerazio-proiektua egiteko aukeran gehiago sakondu zuten.

Egindako bideragarritasun-azterketaren arabera, % 49,5 baino gehiagoko errendimendu elektriko baliokidea bermatzen zuen. Hala ezartzen zuen 661/2007 Errege Dekretuak Erregimen bereziaren izaera lortzeko eta zegozkion primak eskuratu ahal izateko. 2008ko ekainaren 17ko Batzar Orokorrean onartu zuten kogenerazio-proiektua martxan jartzea.

2008ko azaroan hasi zen obra eta 2009ko azaroaren 19tik kogenerazioko instalazioa errendimendu osoz ari da lanean.

Orain errealitatea da: UR BEROA S.COOP. izan da kogenerazio-sistema ezarri duen DISTRICT HEATINGeko lehen komunitatea Espainia osoan.