Albisteak eta proiektuak / Gure proiektuak

23
ABE
2021

Ingurumeneko Foru Zuzendaria Urberoa bisitatu du.

21/12/21ean Mónica Pedreira, Ingurumeneko Foru Zuzendaria, Urberoa bisitatu zuen bere instalazioak, tamaina eta potentziala bertatik bertara ikusteko. Bisitak badu bere garrantzia, joan den apirilean Foru Aldundiak Petronor-Repsolek zuzendutako eta Euskadiko beste 80 erakundek sinatutako hidrogenozko korridore berdearen proiektuarekin (BH2C ekimena) bat egin zuelako.

Zehazki, Foru Sailak Zubietan planta pilotu bat egitea aurreikusten du, gaur egun hondakin organikoak tratatzeko plantan sortzen den biogasa kalitate handiko hidrogeno berde bihurtzeko, garraio publikoko ibilgailuetan eta Urberoa bezelako energi-komunitateetan erabiltzeko.

Foru erakundearen aurreikuspenen arabera, 2023an hidrogeno berdearen (energia berriztagarria) ekoizpena eta salmenta lehia-baldintzetan hasiko da, eta horrek urrats garrantzitsua izan dezake Urberoako ekoizpen-prozesuaren deskarbonizazio-prozesuan. Gogoratu behar da Endesak, esaterako, 2040an jarri duela bere gasaren negozioari data amaiera, 2050erako ezartzen duen Energia eta Klima Plan Integratu Nazionalak (PNIEC) baino hamar urte lehenago.

Argazkia: Mónica Pedreira (GFA) Urberoako (Zuzendaritza eta Kontseilu Errektorea) eta Giroa-Veoliako ordezkariekin, Urberoako galdara-gelan.

Volver

Komentarioak

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.