21
EKA
2021
ENERGIA ELEKTRIKOAREN HORNIDURA ZENTRALIZATUA
Azken komunikazioetan informatzen ari garen moduan, merkaturatzaile batekin hitzarmena dugu gure bazkideen etxeetarako energia elektrikoa erostea eskaini ahal izateko.
Tarifa elektrikoaren sistema osoaren aldaketak, ekainaren 1ean abian jarri zenak, gure eskaintza bidaltzea atzeratu du. Bazkide bakoitzak erosten dituen uneko baldintzak ezagutu behar ditugunez, proposatu dezakegun deskontua aztertzeko.
Hori dela eta, arreta zerbitzua jarriko dugu martxan, eta bertan bizilagun bakoitzaren simulazioa egin ahal izango dugu.Beharrezkoa da ekaineko argindarraren faktura jasotakoan gurekin harremanetan jartzea eta kasu bakoitza aztertuko dugu.
Berehala jakinaraziko dizugu jarraitu beharreko urratsak eta faktura horiek bidaltzeko kanalak eta ondorengo simulazioa. UR BEROA arduratuko da interesa duten bazkideen kontratu aldaketez.
Erosketa hau eta prezio horiek bi urtean behin berrikusiko ditu kooperatibak, bazkideek elektrizitatearen prezio lehiakorrak ordaintzen dituzten bitartean, autokontsumoa lantzen jarraitzen dugun bitartean.
