09
MAI
2023
Berokuntza-kontsumoa eta klima
Egunero antzematen dugun tenperatura igoerak eragin zuzena du gure etxeetako erosotasun maila mantentzeko beharrezkoa den berokuntza-eskarian. Berokuntza-zerbitzuaren urteko lehen seihilekoa ia igaro ondoren, kontsumoaren bilakaeraren datuak aurkez ditzakegu eta klima-aldakuntzak izan zezakeen intzidentzia ausartu.
Metatutako kontsumoa urtarrila-apirila. Milioika GwHtan
2023 | 1,872 (93,7) |
2022 | 1,992 (99,7) |
2021 | 1,998 (100,0) |
(..) 2021eko kontsumoaren ehunekoa
Goiko taulan ikus daitekeenez, 2023ko lehen lau hilabeteetako kontsumoa % 6 jaitsi da aurreko urteko aldi berean baino, pixka bat gehiago (% 6,3) 2021eko datuekin alderatzen badugu. Aitzitik, apenas izan zen aldaketarik 2022 eta 2021 artean.
Klima faktore nagusia da berogailu-kontsumoa zehazteko, bakarra ez den arren (etxebizitzen isolamendua hobetzeak edo behar den erosotasun maila jaistea ere zeresana dute). Hurrengo taulatik hiru urte horietako lau hilabeteko batez besteko eguneko tenperatura ateratzen badugu, ikusten da aurtengo urtean 12,2◦C-koa izan dela, 2021ean eta 2022an, berriz, antzekoak (11,6◦): %4,6ko igoera aurreko 2 urteekin alderatuta.
Tenperatura | Batezbesteko | Gehieneko | Gutxieneko | ||||||
2021 | 2022 | 2023 | 2021 | 2022 | 2023 | 2021 | 2022 | 2023 | |
Urtarrila | 7,91° | 8,28º | 9,39° | 18,5° | 24,5° | 24,2° | -2,8° | -0,7 | -0,5° |
Otsaila | 13,28° | 11,07° | 9,45° | 24,4° | 20,3° | 21,2° | 3,8° | 2,0° | -0,1° |
Martxoa | 11,92° | 13,54° | 14,82° | 28,7° | 23,3° | 30,8° | 1,7° | 4,5° | 1,5° |
Apirila | 13,61° | 13,57° | 14,8° | 28,1° | 27,9° | 25,3° | 3,2° | 1,4° | 6,2° |
Fuente: https://x-y.es/aemet/est-1014A-san-sebastian-fuenterrabia?
Argi ikusten da, hileko batez besteko datuetan oinarrituta, 2023an:• Urtarrila 2021ean baino 1,48◦ gradu beroagoa izan da; eta 2022an baino 1,11◦.• Era berean, martxoan 2021ean baino 2,90◦ beroagoa izan zen; eta 2022an baino 1,28◦.• Era berean, apirilean 2021ean baino 1,19◦ gradu beroagoa izan zen; eta 2022an baino 1,22◦.
Otsailean bakarrik izan da 2023a aurreko bi urteetan baino hotzagoa: 3,83◦ gradu 2021arekin alderatuta; eta 1,62◦ 2022. urteari dagokionez.
Hileroko kontsumoak eredu bera jarraitu du: 2023ko otsailean aurreko bi urteetan baino gehiago kontsumitu zen eta beste hiru hilabeteetan kontrakoa.
Ondorioa argia dirudi: tenperaturak gora egiten jarraitzen duen heinean, kontsumoak behera egingo du. Arriskua ere: batez besteko ustiapen-kostuak igoko dira. Hori ekiditeko, beharrezkoa izango da instalazioaren eraginkortasuna areagotzeko moduetan sakontzea.
Emaitzak ez dira linealak eta lehen laurden beroago bati azken laurden hotzago bat egon daiteke. Baina epe luzerako ikuspegiak ezarritako joera berresten du, ondoko bi grafikoek erakusten digutenez: 2022/2023ko neguan, eguneko tenperatura maximoak 1980-2010 eguneko batez bestekoaren % 60 baino gehiago izan ziren. Eta berdin eguneroko minimoekin.
Komentarioak
1