Albisteak eta proiektuak / Etorkizun energetikoa

04
EKA
2022

Bera Beran eguzki energia aprobetxatzeko lehen urratsak

Dakigunez, gure energia-sistema gas naturalaren errekuntzan oinarritzen da, 2022an sartu dugun biomasa eta gure zentralaren teilatuan dauden eguzki-plakak -energia termiko txiki bat ematen dutenak- izan ezik. Gure egungo ezagutzarekin, gure etorkizuneko apustuak hidrogeno berdea eta elektrizitate berriztagarria sistema jasangarri eta dekarbonizatu baten oinarritzat hartzen ditu. Aurten Bera Beran eguzki energia ekoizten hasteko lehen urrats errealak ematen ari gara, “District Heating”-o baita ere auzokidearen energía beharrei erantzuteko.

Auzoan dauden bi azaleratan panel fotovoltaikoak jartzean gauzatzen diren bi ekimen ditugu martxan:

• Egazti bidearen merkataritza guneko teilatuetan.

• Zentral Termikoko instalazioen estalkian (gaur egun dauden eguzki plakak ordezkatuz).

Lehenengo proiektuak 450W-ko potentzia nominala duten 222 panel fotovoltaikoko modulu instalatzea dakar (guztira instalatutako potentzia 99,9 kW). Egindako ikerketek kalkulatzeko aukera ematen dute proposatutako instalazioak urtean 103.200 kWh elektrizitate ekoiztuko lukeela, Urberoako beraren kontsumoaren baliokidea (Zentrala, azpizentrala eta bulegoarena) eta 100 etxebizitzaren kontsumo hautagarriaren baliokidea, % 80ko autokontsumoa lehen urtean.

Proiektu hau, zeinaren exekuzio-kostua 100.000 euro pasatxokoa dena, dagoeneko onartu du IDAEk (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua) proiektu pilotu berezietarako pizgarri programaren lehen deialdiaren barruan. Eta EEE (Energiaren Euskal Erakundeak) ere diruz lagundu diezaion zain gaude, kostu osoaren %75era iristeko, diru-laguntza jaso daitekeen gehienekoa.

Proiektuak bigarren mugarri sinboliko bat ere aurreikusten du: bi ibilgailu elektrikoentzako edukiera duen kargagune bat jartzea, egungo URBEROAko bulegoen aurrean kokatuko litzatekeena.

Proiektuaren tamaina erlatibizatzeko, kontuan izan behar da Urberoako instalazioen eta bere kooperatibako bazkideen 545 etxebizitzen egungo elektrizitate kontsumoa urtean 1,82 milioi kWh-koa dela.

Aldi berean, 100 horien parte izateko interesa duten etxebizitzak, hautaketa irizpideak, ondoriozko energia azpi-komunitatearen gobernantza, etab. prozesu hau eta dagozkion protokoloak urrirako amaitzea espero da.

Gure ikuspegi komunitarioari leial, ekintza honetan, URBEROAko gainerako ekimenetan bezala, ekimen kolektiboen alde egiten dugu norbanakoen aurrean.

OHARRA: Sortutako elektrizitatea biltegiratzea bideragarria ez denez, eguzki-energiak eguzki-argia erabilgarri dagoen egunaren zatian sortutako eskariari erantzun ahal dio soilik: Horregatik, kontsumo hautagarriaz hitz egiten dugu (urteko kontsumoaren %40 inguru). Eta horrexegatik, proiektua soberakinen konpentsazio bidezko modalitatean planteatu degu.

Bigarren proiektua Giroa-Veoliak zuzentzen duen FEDECOM proiektu europarraren barruan dago eta gasaren kontsumoa murrizteko eragin zuzena izango du: Zentral termikoaren teilatua panel fotovoltaikoz estaliko da elektrizitatea sortzeko, eta horren bidez elektrolizatzaile txiki bat martxan jarriko dugu hidrogeno berdea sortzeko (10 Nm3 orduko ekoizpen-ahamena), Urberoako galdaretan gas naturalaren ordez erretzeko (300.000€ aurrekontua). Laster informazio gehiago.

Volver

Komentarioak

2022 06 06

Estupenda iniciativa para el barrio. Felicidades.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.